Aguraingo Gazte Txokoa
  NORTZUK GARA?
 

Aupa!!

Agurainen gazte jendearentzat dagoen aisialdi aktibitate falta dela eta, azkenaldi honetan batu garen jende talde bat gara, jaietan eta urtean zehar gauzak egiteko asmoz.

  • Helburu printzipal bezala, iazko jaiak abiapuntutzat hartuz, Aguraingo jaiak denon artean antolatzea izango da, denok parte har dezakegularik eta denon gustukoak izan daitezen saiatuz. Ez dugu iazkoa errepikatzerik nahi, hau da, udaletxeak atzera bota izana zenbait txaranga taldeen aktibitateak. Horregatik, gustatuko litzaiguke, udaletxeak gurekin kontatzea jaiak antolatzerako orduan, eta horretarako, koadrila kopuru haundiena batuz, udaletxeari komunikatuko diogu jaietako antolakuntzan laguntzeko gure asmoa.

 

  • Beste alde batetik, urtean zehar aktibitate ezberdinak antolatzea dugu helburu, gazteon aisialdia betez, hala nola, bazkariak, mendi irteerak, kontzertuak,... non euskeraren erabilpena bultzatuko dugun. Lehenengoa, inauteritan, bazkari bat izango da, denoi etortzera animatzen zaituztegu.

 

Proposatzen dugun lan dinamika hurrengoa da: Koadrila bakoitzetik pertsona bat (edo gehiago) konprometitzea bileretara etortzera eta bere lagunei bileretan hitz egindakoa komunikatzea. Bileretara etorri ezin duenari, email bidez pasako zaio bileran hitz egindakoa eta erabakitakoa, informatuta egon dadin. Emailik erabiltzen ez duenari, beste bide batetik pasako genioke informazioa. Bilerak produktiboak izatea eta gauzak akordatzea da helburua, horregatik pentsatu dugu, hoberena dela bakarrik errepresentantea/k etortzea koadrila bakoitzeko, bilerak eramangarriak egiteko.

Hau denagatik, parte hartzera eta zuen proposamenak aurkeztera gonbidatzen zaituztegu, denon artean jai hobeak lortzeko eta urtean zehar gure aisialdia betetzeko.


 

 
  Gaur 424 visitantes (607 clics a subpáginas) Txokoan  
 
Este sitio web fue creado de forma gratuita con PaginaWebGratis.es. ¿Quieres también tu sitio web propio?
Registrarse gratis